Politika -

Bilboko Aste Nagusia

Sare eta Bilboko Konpartsak kalera aterako dira 23an: ‘Korapiloak askatzeko unea da’

Bilboko Aste Nagusiko egun handian, martxa batek hiriburuko kaleak zeharkatuko ditu “urteetan indarkeria ezberdinek sortutako min eta zauriak lantzeko unea” dela aldarrikatzeko.

Joseba Azkarraga, Bilboko Konpartsekin batera, prentsaurrekoan. Argazkia: Sare
Joseba Azkarraga, Bilboko Konpartsekin batera, prentsaurrekoan
Joseba Azkarraga, Bilboko Konpartsekin batera, prentsaurrekoan. Argazkia: Sare

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko sare herritarrak eta Bilboko Konpartsetako hainbat ordezkarik abuztuaren 23rako deitutako manifestazioa (12:30) aurkeztu dute. Hain zuzen ere, Bilboko Aste Nagusiko egun handian egingo dute, Korapiloak askatzeko unea da lelopean.

Sarek hedabideei igorritako ohar baten bidez azaldu duenez, "korapiloak askatzeko unea da: urteetan indarkeria ezberdinek sortutako min eta zauriak lantzeko unea da, ezberdinen arteko enpatia ariketak erdigunera ekarriaz eta memoria, errespetua eta aitortza guztientzako oinarri gisa hartuaz. Baina baita egun oraindik hainbeste sufrimendu sortzen duen salbuespeneko espetxe politikaren auziari aterabidea emateko unea ere".

Plataformaren esanetan, Bizkaian, "oraindik orain, 91 euskal preso daude salbuespeneko legediaren menpe".

"Horietatik % 75 bizilekutik 500 km-tik gora urrunduak. Sei dira larriki gaixo dauden presoak, horietatik bi, espetxean diren beste 14 bizkaitarrekin batera, 20 urte baino gehiago daramatzate preso. Beste bi datu aipatzearren, oraindik 79 preso dituzte lehen graduan eta zigorren batuketa ezak 17 presori kondena gehigarria ekarri die", salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Politika Bilbo Presoak Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak