Politika -
Gorenaren erabakia
Artxibatu dute Bilduren alde egin zuten magistratuen kontrako salaketa
Manos Limpias sindikatu ultraeskuindarrak Konstituzionaleko magistratu batzuk salatu zituen Bilduren helegitean "erabaki arbitrarioa" hartzeagatik.
Erredakzioa
Auzitegi Gorenak artxibatu egin du Manos Limpias sindikatuak maiatzaren 9an Konstituzionaleko magistratu batzuen kontra jarritako salaketa. Magistratuek Bilduri igandeko hauteskundeetan egoteko babesa eman zioten eta Manos Limpiasek prebarikazioa egotzita salatu zituen.
Erabakia Auzitegi Gorenaren Arlo Penaleko Salak hartu du. Horren arabera, Miguel Bernad Manos Limpias Funtzionario Publikoen Kolektiboko idazkari nagusiak aurkeztutako salaketa ez du onartzen pertsona hori ez duelako bere burua kereilari&' || 'nbsp; aurkeztu, "eta legeak ez du gabezia horretarako konponbiderik".
Joaquin Gimenez magistratua izan da epaiaren txostengilea. Auzitegiak salaketa ontzat ez hartzea erabaki du "forma" arazo batengatik, hau da, kereilarik ez dagoelako. Epaiak azaltzen duenaren arabera, "Auzitegiaren konpetentzia eta kereila baten beharra prozesu osoaren oinarria dira".
Manos Limpias sindikatu ultraeskuindarrak salaketa aurkeztu zuen Pascual Sala Auzitegi Konstituzionaleko presidentearen kontra eta Luis Ignacio Ortega, Eugeni Gay, Elisa Perez Vera, Pablo Perez Tremps eta Adela Asua magistratuen aurka. Guztiei "erabaki arbitrarioa" hartu izana leporatzen zien Gorenaren erabakiaren kontra Bilduk aurkeztutako helegitea onartzeagatik.