Politika -

Gorenaren epaia

Lau urteko zigorra Portu eta Sarasolarentzat, atentatu saiakeragatik

Auzitegi Nazionalak Portu eta Sarasola delitu horretatik absolbitu zituen iaz, baina Gorenak Fiskaltzak epaiaren kontra aurkeztutako helegitea onartu du eta zigortuak izan behar dutela berretsi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak Portu eta Sarasola delitu horretatik absolbitu zituen iaz, baina Gorenak Fiskaltzak epaiaren kontra aurkeztutako helegitea onartu du eta zigortuak izan behar dutela berretsi du.

Lau urteko kartzela zigorra ezarri die Auzitegi Gorenak Igor Porturi eta Martin Sarasolari, Madrilgo Azca merkatal gunearen kontrako atentatu saiakeragatik.

Auzitegi Nazionalaren epaiaren kontra Fiskaltzak aurkeztutako epaia onartu du hala Gorenak. Auzitegi Nazionaleko Zigor arloko Salak Igor Portu eta Sarasola kalte terroristak egiteko konspirazio delitutik absolbitu zituen iaz.

Gorenaren Zigor arloko Salaren epaiaren arabera, ordea, zigortuak izan behar datuen egiaztaketak edota atentatua egiteko toki aukeraketa "pentsamendu hutsa" gainditzen duten ekintzak direla iritzi dio Auzitegi Gorenak.

Magistratuen arabera, Portuk eta Sarasolak ETAko zuzendaritzaren aginduak jaso zituzten eta jarraibideak eta "delitu edukiak" onartu zituzten.

Porturi, Sarasolari eta Mikel Sebastiani 9 urteko kartzela zigorra ezarri zien Auzitegi Nazionalak ETAko kide izatea leporatuta, beste 7 urtekoa lehergaiak izatea egotzita. Horrez gain, Porturi eta Sarasolari beste urte eta erdiko zigorra ezarri zien armak izatea leporatuta.

T4ko atentatuagatik epaituak izan ziren, 1.040 urteko kartzeka zigorra ezarri zien Auzitegi Nazionalak.

Lehengo astean, Portuk eta Sarasolak 2007ko abuztuan carabana bat lapurtu eta ondoren Castellongo herri batean abandonatzeagatik deklaratu zuten. Maiatzaren 26an jarraituko du epaiketak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea