Politika -

Ezohiko bilkura

Open Arms ontziaren auziari buruzko azalpenak emango ditu Calvok Kongresuan

PSOEk eta Voxek izan ezik, gainerako talde guztiek babestu dute Unidas Podemosen ekimena. Hemeretzi egunez lehorreratu ezinik egon ziren Open Arms ontziak erreskatutako ehun bat migratzaile.

Pedro Sanchez eta Carmen Calvo Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchez eta Carmen Calvo Kongresuan.
Pedro Sanchez eta Carmen Calvo Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carme Calvo Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteordeak agerraldia egingo du datorren ostegunean (16:00) Diputatuen Kongresuan, Open Arms ontziaren auziari buruzko azalpenak emateko.

Unidas Podemosek eskatu du Calvoren agerraldia Diputazio Iraunkorrean eta proposamenak aurrera egin du PP, Ciudadanos, ERC, EAJ eta talde mistoaren babesarekin. PSOEk eta Voxek soilik bozkatu dute kontra.

Gauzak horrela, Kongresuan ezohiko bilkura egingo dute ostegunean eta Espainiako Gobernuak auzi honetan egindako kudeaketaren inguruko azalpenak eman beharko ditu Calvok.

Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek Pedro Sanchezen agerraldia ere eskatu dute, baina ekimen horrek ez du babes nahikoa lortu eta Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak ez du agerraldirik egingo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Migrazioa Espainiako Gobernua Alderdi politikoak berriak Eguneko albisteak Albisteak Errefuxiatuak Gobernuz Kanpoko Erakundeak