Politika -

Auzitegi Nazionala

Garikoitz Aspiazu asteazken honetan eramango dute epailearen aurrera

Aurki epaituko dute Aspiazu, ustez Lidon epailea hiltzeagatik. Ordura arte, baina, behin-behineko espetxealdia ezarriko dioten ala ez erabakiko dute Auzitegi Nazionalean.

Garikoitz Aspiazu pasará el miércoles a disposición judicial
Garikoitz Aspiazu pasará el miércoles a disposición judicial
Garikoitz Aspiazu pasará el miércoles a disposición judicial

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garikoitz Aspiazu, Txeroki, asteazken honetan eramango dute Auzitegi Nazionaleko Hirugarren Sekzioko epailearen aurrera. Izan ere, 2001eko azaroaren 7an Jose Maria Lidon epailea hiltzeagatik epaituko dute aurki, eta ordura arte behin-behineko espetxealdia ezarriko dioten ala ez erabaki beharko du Auzitegi Nazionalak aste honetan, epaitegiko iturriek jakitera eman dutenez.

Espainiako segurtasun indarren esku utzi dute astelehen honetan Aspiazu, Frantziak aldi baterako haren estradizioa onartu ostean.

Ordudanik zaintzapean dute, eta esan bezala, asteazkenean Auzitegi Nazionalera eramango dute, epaileak haren espetxeratzeari buruz erabaki bat har dezan. Oraindik, ordea, ez dute zehaztu Lidonen hilketarekin lotuta egingo duten epaiketa noiz izango den.

Getxon hil zuten Lidon, emaztearen eta bi semeen aurrean (21 eta 23 urte zituzten orduan). Hain zuzen ere, epaile zenaren senitartekoak izan ziren Aspiazu identifikatu eta hiltzailetzat jo zutenak.

Nolanahi dela, auzi gehiago ere baditu esku artean. Espainiak aspaldi eskatu zion Frantziari Aspiazu estraditatu zezala, Barajasko T4 terminalean izandako atentatuaren egile intelektuala zelakoan. Eraso hartan bi pertsona hil zituen ETAk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak