Politika -

Presoak

Aspiazu, Iparragirre eta Karrera presoak Espainiaratuko ditu Frantziak

Mikel Karrera, Garikoitz Aspiazu eta Marixol Iparragirre datozen egunetan eramango dituzte Madrilera, Auzitegi Nazionalean epaitu ditzaten.

Garikoitz Aspiazu Rubina. Artxiboko argazkia: EFE
Garikoitz Aspiazu Rubina.
Garikoitz Aspiazu Rubina. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako agintariek Mikel Karrera Sarobe eta Garikoitz Aspiazu Rubina presoak estraditatzea adostu dute, eta abuztuaren 30ean eta irailaren 2an eramago dituzte Espainiara, hurrenez hurren, bertan leporatu dizkieten hainbat delituengatik epaituak izateko. Marixol Iparragirre ere irailean Espainiaratzea aurreikusita dago, Auzitegi Nazionalean epaitu dezaten.

2010ean, Zamoran atzeman zuten lehergailuz betetako furgoneta batengatik epaituko dute Mikel Karrera Sarobe. Iturri judizialek baieztatu dutenez, hilabete baterako Espainiaratuko dute euskal presoa, eta epaiketa irailaren bigarren astean egingo dute.

Uztailean, Espainiako Auzitegi Nazionalean auzipetu zuten, 2001eko maiatzean Manuel Gimenez Abad Aragoiko PPko presidentearen hilketan parte hartu zuelakoan. Izan ere, hildakoaren semea horren lekukoa izan zen, eta Carrera Sarobe atentatuaren egile bezala identifikatu zuen iaz egindako identifikazio saioan.

Garikoitz Aspiazu Rubinari dagokionez, 2001eko azaroaren 7an Jose Maria Lidon magistratuaren hilketagatik epaitzeko Espainiaratuko dute, iturri juridikoek jakinarazi dutenez.

Lidon, Getxon tirokatu zuten, bere garajean, haren emaztearen eta bi semeen aurrean (23 eta 21 urte zituzten orduan). Senide horiek izan ziren Aspiazu tiroketaren egile gisa identifikatu zutenak. Oraindik ez dute zehaztu noiz hasiko den epaiketa, baina irailerako aurreikusten da. Gehienez lau hilabeteko estradizio baimena eman du Frantziak, baina haren behin-behineko egonaldia luzatzeko aukera eman dio Espainiari.

Dena dela, auzi gehiago ditu epaiketaren zain. Espainiak urteak daramatza haren estradizioa eskatzen, Barajasko T4ko atentetuaren egile intelektuala izan zela leporatuta. 2006ko eraso horretan bi pertsona hil ziren, eta ekintza horrek amaiera eman zion ETAren su-etenari.

Marixol Iparragirre ere irailean Espainiaratuko dute, baliteke hilaren 4an izatea, iturri juridikoek jakinarazi dutenez. Berari egozten dizkioten 14 hilketetako batengatik epaituko dute Auzitegi Nazionalean. 1995eko abenduaren 22an, Leonen, bere autoan jarritako bonba bat zartarazita hil zen Luciano Cortizo Alonso Lurraren Armadako komandanteordearen atentatuarena, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Delituak Espainia albisteak Presoak Frantzia bideoak ETA Eguneko albisteak Albisteak Espetxeen albisteak gaur