Politika -

Auzitegi Nazionalak aginduta

'Iñaki de Renteria' atxilotu dute, Ortega Lararen bahiketa leporatuta

Terrorismoaren aurkako polizia-iturriek jakinarazi dutenez, "Iñaki de Renteria" Irungo Behobia auzoan atzeman dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Gracia Arregi, Iñaki de Renteria, ETAko buruzagi ohia atxilotu dute, Auzitegi Nazionalak agindua eman ostean, Jose Antonio Ortega Lara espetxe-funtzionarioaren bahiketan parte hartu zuelakoan. Atxiloketa 13:30ean gertatu da Irunen (Gipuzkoa).

Guardia Zibilak abian jarritako ikerketen arabera, Jose Antonio Ortega Lara bahitu zuen ETAko kideen arduraduna izan zen Gracia Arregi. Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak eman du Iñaki Gracia atxilotzeko agindua.

Gracia urtebetez izan da aske (aurretik Cadizeko espetxean izan zen) baina Guardia Zibilak esan du Ortega Lararen bahiketaren inguruan proba berriak aurkitu dituela.

Ortega Lara 532 egunez bahitu zuten, 1996ko urtarriletik 1997ko uztailera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea