Politika -

Aurkezpena

Telesforo Monzon eLab, 'euskal Estaturako ideia-laborategi bat'

Erakunde berri honen xedea da Euskal Herrirako "norabide-aldaketa" nahi dutenentzako "topagunea" izatea.

Politikako, sindikatuetako eta kulturako hainbat ordezkari izan dira aurkezpenean (EiTB)
Politikako, sindikatuetako eta kulturako hainbat ordezkari izan dira aurkezpenean (EiTB)
'Telesforo Monzon eLab' euskal herrigintza laborategia aurkeztu dute Bergaran

0:54

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Politikako, sindikatuetako, kulturako eta hezkuntzako hainbat ordezkari politikok hartu dute parte, ostegun honetan, Telesforo Monzon eLab erakunde berriaren aurkezpenean, Bergarako Olaso dorrean. Ideia-laborategia da, eta asmo du euskal Estatu subirano eraikitzen laguntzea.

Egoitza izango duen gipuzkoar herri honetakoa zen buruzagi abertzale historikoan inspiratuta, Telesforo Monzon eLaben helburua da Euskal Herrirako "norabide-aldaketa" nahi dutenentzako "topagunea" izatea; halaber, eragile pribatu zein publikoak harremanetan jarri nahi ditu.

Iratxe Esnaola da laborategiko presidentea, eta Urko Aiartza zuzendaria. Hainbat gai eta ezagutza-arlo landuko ditu; besteak beste, industria-politika, biodibertsitatea, klima-aldaketa, nortasuna edo ongizatea.

Hainbat ordezkari, aurkezpenean

Aurkezpenean, besteak beste, hauek izan dira: EAJko presidente Andoni Ortuzar, EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegi, LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu, ELAko zuzendari Xabier Anza, Ikastolen Elkarteko presidente Kodo Tellitu, eta euskal kulturako dozenaka ordezkari.

Laborategiko presidenteak ekitaldian nabarmendu duenez, erakunde berri honetako kideek uste dute herriak eta nazioak "etengabe eraikitzen eta berreraikitzen diren errealitateak" direla, eta Euskal Herria, euren iritziz, "berriro asmatu behar duela bere burua".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Bergara argazkiak Albisteak Debagoiena eskualdea