Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Urtaran: 'Udalen finantziazioa bermatu behar da'

Gorka Urtaran Euskadiko Udalen Elkarteko presidentea da ostegunetik. Gasteizko alkateak 245 udalerri biltzen dituen elkartea zuzenduko du.

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea. Argazkia: Radio Euskadi
Gorka Urtaran Gasteizko alkatea. Argazkia: Radio Euskadi
Gorka Urtaran Gasteizko alkatea. Argazkia: Radio Euskadi

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udala herritarrengandik "hurbilen" dagoen erakundea del gogorarazi du Gorka Urtaran Euskadiko Udalen Elkarteko presidenteak Radio Euskadiko 'Cronica de Fin de Semana' irratsaioan. Horregatik, "askotan ez dagozkien eskumenak hartu behar dituzte", eta horretarako "finantziazioa bermatzea" beharrezkoa da. Era berean, udalen eskumen askok finantziazio nahikorik ez dutela azpimarratu du agintariak.

Zentzu horretan, urriaren hasieran egin beharreko Finantzen Euskal Kontseiluan, "finantziazioa bermatzea" eskatu du Urtaranek. Herritarrei eragiten dieten erabakiak hartzen diren tokietan "udalek parte hartzeko aukera" izatea aldarrikatu du Gasteizko alkateak.

Bestalde, Madrilen gobernurik ez izatea kritikatu du Urtaranek. Euskadin proiektu estrategikoak gelditu behar izan dituztela salatu du, hala nola, abiadura handiko trena eta Gasteizen trenbidea lurperatzeko lanak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Politika Gorka Urtaran EAE Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Euskadiko Udalen Elkartea albisteak