Politika -

Hauteskunde orokorrak

Zabalik dago A10ean botoa posta bidez emateko epea

Horrela bozkatu nahi duten herritarrek urriaren 31ra arte dute. Correoseko bulegoetan egin behar da eskaera.

Gutun azalak eta boto paperak, aurreko hauteskunde orokorretan. Argazkia: EFE
Gutun azalak eta boto paperak, aurreko hauteskunde orokorretan.
Gutun azalak eta boto paperak, aurreko hauteskunde orokorretan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan posta bidez bozkatu nahi duten herritarrek eskaera egin dezakete Correoseko bulegoetan urriaren 31ra arte.

Epea asteartean, hilaren 24an, zabaldu zuten, Gorteak desegin eta bozak ofizialki deitu ziren egun berean.

Aurrena, hautesle errolda ziurtagiria eskatu beharko da. Horretarako, Correoseko edozein bulegora jo beharko du herritarrak, eta nortasuna egiaztatzeko, NANa, gidatzeko baimena, pasaportea edota bizileku txartela erakutsi beharko du. Derrigorrezkoa da norbera joatea bulegora; gaixotasuna edo ezintasuna tarteko, ezinezkoa bada, medikuak emandako ziurtagiri ofizial bat aurkeztu beharko da, eta notario batek baimendu beharko dio beste pertsona bati eskaera egitea.

Izapidea eginda, Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzia-ordezkaritzari dagokio dokumentazioa etxera bidaltzea posta ziurtatu bidez.

Aukeratutako boto-papera gutun-azalean sartu eta itxi ostean, hura Correosera eraman beharko du herritarrak. Dagokion hauteskunde mahaira zuzenduta egon beharko du.

Horrez gain, atzotik zabalik dago azaroaren 17an 35 udalerritan eta 88 toki-erakundetan izango diren udal hauteskunde partzialetan posta bidez bozkatzeko epea. Azaroaren 7ra arte dago eskaera egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskunde orokorrak Espainia Eguneko albisteak Albisteak Posta zerbitzuaren azken ordukoa