Itxi

2019/09/25

18:55

Politika

Equo

Lopez de Uraldek Podemosen segituko du, Equok Errejonen alderdiarekin bat egin arren

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Alderdi ekologistak barne-galdeketa antolatu du, Unidas Podemos koalizioan jarraitzea edo Iñigo Errejonen alderdiarekin aliantza egitea erabakitzeko.

  • Juantxo Lopez de Uralde.

    Juantxo Lopez de Uralde. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Juantxo Lopez de Uralde Equoko ordezkari arabarrak iragarri du Unidas Podemos koalizioaren baitan aurkeztuko dela Espainiako hauteskundeetara, bere alderdiak Iñigo Errejonen hautagaitzarekin bat egitea erabaki arren.

Equok barne-galdeketa egingo du datozen egunetan hauteskundeetara norekin aurkeztu erabakitzeko. Azkenekoetara Unidas Podemosen baitan joan ziren, baina orain Iñigo Errejonen alderdi berriarekin bat egitea aztertzen ari dira.

Kongresuaren atarian egindako adierazpenetan, Uraldek esan du Equok estrategia aldatu egin duela eta horrek alderdia zatitzea ekarri duela. Egoera "gogorra eta tristea" dela erantsi du, Equoko kidea alderdi horren sorreratik dela gogoratuta.

Equok 2014an egin zuen bat Pablo Iglesiasen zuzentzen duen alderdiarekin, eta harrezkero "ekologismo politikoak inoizko emaitzarik onenak" izan dituela eta Kongresuan hainbat proiektu aurrera atera ahal izan dituztela azpimarratu du.

"Unidas Podemosen jarraitu beharko luke Equok eta nire konpromisoa beti egon naizen tokian geratzea izango da", nabarmendu du.

Horrez gain, Equoren zuzendaritzak abian jarritako barne-kontsulta zalantzan jarri du, Iñigo Errejonen alderdi berriaren asmoak eta hauteskunde-programa zeintzuk diren jakin gabe hartuko dutela erabakia.   

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;