Politika -

Auzitegi Nazionala

Xabier Garcia Gaztelu ETAko kide ohiak 33 urteko zigorra jaso du hilketa batengatik

Maximo Casado Carrera espetxe funtzionarioaren hilketagatik zigortu dute, ETAko beste hiru kiderekin batera.

Gaztelu eta beste hiru zigortuak, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: Efe
Gaztelu eta beste hiru zigortuak, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: Efe
Gaztelu eta beste hiru zigortuak, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak 33 urteko kartzela-zigorra jarri die Xabier Garcia Gaztelu ETAren alor militarreko buru ohiari eta ETAko beste hiru kideri 2000. urtean, Gasteizen, Maximo Casado Carrera espetxe funtzionarioa hiltzeagatik.

Ebazpenean agertzen denez, Gaztelu izan zen atentatua egiteko agindua eman zuena, eta hauek, burura eraman zutenak: Iñigo Guridi Lasa, Asier Arzalluz Goñi, eta Aitor Agirrebarrena Beldarrain.

Gainera, lauei zigor bera jarri die, 30 urte eraso terrorista delitua leporatuta, eta beste 3 urte helburu terroristarekin egindako kalteengatik. 305.000na euroko kalte-ordainak eman beharko dizkiete biktimaren alargunari eta alabari.

Auzitegi Nazionalaren idatzian agertzen denez, Gazteluren agindupean, Ttotto taldeak lapa bonba bat jarri zuen Langraitzeko espetxean (Araba) lan egiten zuen funtzionarioaren auto azpian.

Hilketa horrengatik Juan Carlos Subijana eta Zigor Bravo zigortu zituzten duela urte batzuk, ETAko kideei biktimaren inguruko informazioa ematearren hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak Albisteak