Politika -
Erantzuna lehendakariari
Urkullu: 'Lopezek ezin du EAJ Bilduren gobernuen erantzule egin'
EAJko presidentearen ahotan, "lehendakariak ezin du arazoa saihestu, PSEren porrota alboratuz eta erantzukizuna EAJren eskuetan utziz".
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJko presidentearen hitzetan, Patxi Lopez lehendakariak "ezin du EAJren gain jarri Bildu Gipuzkoako erakundeetako gobernuetan egoteko erantzukizuna".
TVE telebistako 24 orduko katean Urkulluk errefusatu ditu Patxi Lopezek Irunen (Gipuzkoa) egindako adierazpenak. Lehendakariak esan du EAJk duela Bildu Gipuzkoako gobernuetan egoteko ardura; ildo horretan, gai horren inguruko "anbiguotasun taxutua" bertan behera uzteko eskatu dio lehendakariak EAJri.
Urkulluren esanetan, "lehendakariak ezin ditu arazoak saihestu, eta pilota EAJren teilatuan utzi".
Gipuzkoako bi erakundeetan gerta litekeenari buruz, "Bilduk gainerako alderdien laguntza jasotzen ote duen itxaron beharko dugu; halaber, EAJk hautagaia aurkezten duen ala ez ikusi beharko dugu".