Politika -

M-22ko hauteskundeak

Lehendakaria:'Bilduk gobernatzen badu erantzukizuna EAJrena izango da'

Etorkizunera begira Euskadik dituen egitasmo estrategikoak "geldituko" ez dituzten gobernuak adosteko eskatu die alderdi politikoei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bildu koalizioa Gipuzkoako erakunde nagusietan gobernatzen badu "erantzukizuna" EAJrena izango dela adierazi du gaur Patxi Lopez lehendakariak. Iñigo Urkulluren alderdiari exijitu dio gai honetan mantendu duen "anbiguetatea" bertan behera uzteko. Irungo Parke Ekologikoan egin duten Gobernu Bileraren ondoren agerraldia egin du Patxi Lopezek.

Etorkizunera begira Euskadik dituen egitasmo estrategikoak "geldituko" ez dituzten gobernuak adosteko eskatu die alderdi politikoei. Lehendakariaren ustez, Bilduk erakundeak gobernatzen baditu, EAEko proiektu nagusiak "arriskuan" izango dira.

Bere hitzetan, EAJk "gehiago errespetatzen du Bildu PSE baino" . Jeltzaleek ez dute sozialisten babesa izango Gipuzkoako Foru Aldundian, EAJk ez baditu PSEren hautagaiak udaletan babesten, Lopezek adierazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea