Itxi

Politika

A10

Ciudadanos eta UPYD elkarrekin aurkeztuko dira hauteskunde orokorretan

Agentziak | Erredakzioa

Cristiano Brown UPYDko buruzagia eta Fernando Savater filosofoa Madrilgo zerrendan 7. eta azken postuan joango dira, hurrenez hurren.

  • Rivera, apirilaren 28ko hauteskunde gauean.

    Rivera, apirilaren 28ko hauteskunde gauean. Argazkia: EFE

Ciudadanosek (Cs) gaur iragarri duenez, azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan Unión, Progreso y Democracia (UPYD) alderdiarekin batera aurkezteko ituna lortu du. Hala, Cristiano Brown UPYDko buruzagia eta Fernando Savater filosofoa Ciudadanosen zerrendan aurkeztuko dira.

Cs-k ohar batean azaldu duenez, itunaren helburua "konstituzionalisten artean indarrak batzea" da. Brown eta Savater Madrilgo zerrendan aurkeztuko dira, 7. eta azken postuan, hurrenez hurren.

Ciudadanosen esanetan, "hauteskunde hauek erabakigarriak dira konstituzionalismoarentzat, eta bi profesional horien talentua alderdi laranjara batu da, UPYDk azaroko hauteskundeetara aurkeztuko ez dela iragarri ostean".

Aurretik ere elkarrekin aurkeztu dira bi alderdiok. Europako hauteskundeetan, adibidez, Cristiano Brown Ciudadanosen zerrendan joan zen, 11. postuan. Hautagaitza horren 2. postuan, berriz, Maite Pagazaurtundua aurkeztu zen.

Rivera eta Brown "pozarren" azaldu dira ituna erdietsi ostean. Ciudadanoseko buruak Twitterren duen kontuan azaldu duenez, "ohorea da askatasunarekin horren konpromiso handia duten bi pertsona ausartekin proiektua partekatzea, hala nola, Fernando Savaterrekin edota Maite Pagazaurtunduarekin". Bestalde, Cristiano Brown UPYDko idazkari nagusiak sare sozial bertsuan nabarmendu duenez, "demokrazia bere onera ekartzeko, erreformak egiteko eta blokeoa garaitzeko batu gara. Pozarren nago A10erako Ciudadanosen helburuak partekatzen ditugulako. Martxan gaude".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena