Politika -
Legebiltzarrean
ETAren hilketekin irmo argertzeko eskatu diote Bilduri PSEk eta PPk
GALen azken ekintzatik 20 urte pasa direnean, atentatu gehienak "argitu gabe" daudela eta 22 hildakoengatik "kartzela zigor gutxi" izan direla salatu du EAk.
Erredakzioa
PSEren, PPren eta UPyDren botoen bidez, Legebiltzarrak atzera bota du EAk GALen atentatu guztiak argitzeko eskatuz aurkeztutako parlamentu-ekimena. Gainera, EAri leporatu egin diote Bildu koalizioak ETAren atentatuen aurrean "irmotasun" berbera ez erakutsi izana.
Sozialisten esanetan, indarkeria terroristari "era bateratuan" aurre egin behar zaio. Popularrek, berriz, EAk Bildun dituen kideei GALekin erakusten duten irmotasuna ETArekin erakustea exijitu behar diete.
Ekimenak EAJren eta Aralarren babesa jaso du.
EAk, aldiz, GALen azken ekintzatik 20 urte pasa direnean, atentatu gehienak "ikertu eta argitu barik jarraitzen dutela" salatu eta krimen haiengatik "oso zigor gutxi" daulea haineratu du. Juanjo Agirrezabala legebiltzarkideak azpimarratu duenez, 22 pertsona hil zituen GALek.
Era beream erakunde ofizialek izandako "konplizitate maila" ere argitu gabe dagoela adierazi du.