Politika -
Gipuzkoan
Bilduk 17 batzarkide akreditatu ditu 'aldaketa politikoa' hasiz
Ezarritako epeen arabera, Gipuzkoako Batzar Nagusien gobernua osatzeko bilkura ekainaren 13an egingo dute.
Erredakzioa
Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietan ateratako 22 batzarkidetik 17k euren kredentzialak jaso dituzte. Horrekin, eta Martin Garitano ahaldun nagusirako hautagaiak adierazitakoaren arabera, Ganbara osatzeko prozesua eta "aldaketa politikoa" martxan jarri dute.
Akreditazioak jaso ondoren hedabideei egindako adierazpenetan, Batzarrek Gipuzkoako gizarteko "errealitate berria" islatzearen garrantzia nabarmendu du Garitanok. Honen harian "aldaketa Gipuzkoatik Euskal Herrira zabaltzea" espero duela gaineratu du.
Politikari abertzaleak azaldu duenez, 17 batzarkideek akreditazioak hartu dituzte Bildu delako Batzarretako herena osatu eta gobernuaren eratzea martxan jartzeko batzarkide nahikoa dituen alderdi bakarra. Ondorioz, eta aurretik ezarritako denbora epeak kontuan hartuta, Gipuzkoako Batzarra osatzeko bilkura ekainaren 13an egingo dute.
"Normalizazio politikoa", martxanBatzar Nagusietako gobernua eta ahaldun nagusia "hauteskundeen emaitzen isla zehatza" izan daitezela"ren alde agertu da, Bilduk "beharrezko lidergoa" duelako "aldaketa politikoari heldu eta normalizazio politikoa bultzatzeko".
17 batzarkideek akreditazioak jaso ondoren (koalizioko beste bostek ez du oraindik izapidea bete, arazo teknikoengaitik edo lan kontuengaitik), Bilduko ordezkariak Rafaela Romero Batzarretako jarduneko presidentearekin bildu dira.