Politika -

'Proces', epaia

Moncloak epaia onartzeko eskatu du, eta uko egin dio indultuaz hitz egiteari

Abalosen esanetan, Gorenaren epaiak argi utzi du zuzenbide-estatuak "funtzionatu egiten duela eta ez diola pasioari jarraitzen".

Ábalos, en una imagen reciente, rodeado de periodistas. Foto de archivo: EFE
Ábalos, en una imagen reciente, rodeado de periodistas
Ábalos, en una imagen reciente, rodeado de periodistas. Foto de archivo: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Proces' auzia dela-eta emandako epaia errespetatzeko eta onartzeko eskatu du Espainiako Gobernuak, uko egin dio indultuaz hitz egiteari, eta zigorra bete behar dela azpimarratu du.

Jose Luis Abalos jarduneko Sustapen ministroak TVEn egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, Gorenaren epaiak argi utzi du zuzenbide-estatuak "funtzionatu egiten duela eta ez diola pasioari jarraitzen". "Zorroztasunez eta lasaitasunez jarduten du", aldarrikatu du ministro sozialistak.

Abalosek, baina, zuhurtziaz jokatzeko eskatu du, eta epaia onartu egin behar dela eta ez dela indultuaz hitz egin behar gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona Auzitegi Gorena Espainiako Gobernua Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean