Politika -

Katalunia

Torrak premiazko bilera batera deitu ditu Kataluniako Gobernuaren goi-kargudun batzuk

Gauean izandako istiluen ostean, presidentea Pere Aragones presidenteordearekin eta kontseilari batzuekin bildu da, 09:30ean. Sanchezek bilerak egingo ditu Casadorekin, Riverarekin eta Iglesiasekin.

Istiluak izan dira, gauean, Katalunian. Argazkia: EFE.
Istiluak izan dira, gauean, Katalunian. Argazkia: EFE.
Istiluak izan dira, gauean, Katalunian. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Quim Torra Kataluniako presidenteak urgentziazko bilera deitu du asteazken honetan, gauean izandako istiluak eta egungo egoera aztertzeko. Torra Pere Aragones presidenteordearekin, Miquel Buch Barne kontseilariarekin eta Meritxell Budo Presidentetza kontseilariarekin batzartu da. Pedro Sanchezek, bere aldetik, bilerak egingo ditu PPko, Ciudadanoseko eta Unidas Podemoseko liderrekin, Kataluniako egoera hizpide hartuta.

Kataluniako Gobernuak jakitera eman duenez, 09:30ean batzartu dira, Generalitateko Jauregian, besteak beste, azken orduotan Bartzelonan eta Kataluniako beste hiri batzuetan izandako istiluak aztertzeko.

Proces auziko epaiaren aurkako elkarretaratzeak amaitutakoan, zenbait manifestarik protestari eutsi zioten, eta batzuek indarkeria erabili zuten: edukiontziak erre zituzten eta Poliziaren aurka egin zuten.

Sanchez Casadorekin, Riverarekin eta Iglesiasekin batzartuko da

Bitartean, Espainiako Gobernuaren jarduneko presidentea, Pedro Sanchez (PSOE), Pablo Casadorekin (PP), Albert Riverarekin (Ciudadanos) eta Pablo Iglesiasekin (Unidas Podemos) batzartuko da, banan-banan, Kataluniako istiluak aztertzeko, Moncloako iturrien arabera.

Bertatik salatu dutenez, Katalunian gutxiengo bat indarkeria nagusitzen eta bizikidetza hausten saiatzen ari da. Horren aurrean, istiluak tinko gaitzesteko eskatu diote independentismoari.

"Agerikoa da ez dela mugimendu baketsua; muturreko talde batzuk ari dira koordinatzen, eta kalean indarkeria ari dira erabiltzen, Kataluniako bizikidetza hausteko", Espainiako Gobernuaren hitzetan.

Egoera horren aurrean, Gobernuak segurtasun-indarren lana goraipatu du: "Ordenari eta bizikidetzari eusteko dabiltza lanean". Babes-mezua helarazi die zauritutako mosso eta Polizia Nazionaleko agenteei.

"Gobernuak segurtasuna eta bizikidetza bermatuko ditu Katalunian, eta gogora ekarri nahi du, halaber, irmotasunetik, proportzionaltasunetik eta batasunetik jardungo dela, beharrezkoa balitz", azpimarratu du.

Pedro Sanchezek Casadorekin, Riverarekin eta Iglesiasekin hitz egin zuen astelehenean, telefonoz, Auzitegi Gorenaren epaiaren berri izan ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès argazkiak Kataluniako prozesua zuzenean