Politika -

"Opor fiskalak"

Aldundien aburuz, 'epaiak ez du ondorio praktikorik izango'

Foru erakundeek diote enpresek epaia baino arinago itzuli zituztela "opor fiskalen" ondorioz jasotako laguntzak, Europako Batzordea, ordea, ez dago ados.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak "opor fiskalen" inguruan hartutako erabakiak ez duela "ondorio praktikorik" izango ziurtatu dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek. Izan ere, foru erakundeen arabera, enpresek epaia atera baino arinago itzuli zituzten laguntzak.

Europako Auzitegiaren epaia gaur zabaldu dute, Europako Auzitegiaren epaia gaur zabaldu dute, eta 1993an eta 1994an sortutako enpresei Elkarteen gaineko Zergan egindako salbuespena ("opor fiskalen" izenaz da ezaguna) legez kanpokoa dela berretsi du idatziak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundien arabera, epaiak "ez du ondorio praktikorik izango"; hala jakinarazi dute erakundeek ohar banatan.

Aldundien arabera, enpresek jada bete dute Europako Batzordearen erabakia, "opor fiskalen" laguntzarekin izan zituzten etekinak eta interesak itzuli egin dizkietelako.

Jose Luis Cimiano Arabako Ogasun diputatuak adierazi duenez, enpresek "jarrera arduratsua" izan zuten eta Europar Batasunak aginduta Aldundiak eskatu zizkien onura fiskalak itzuli zituzten.

Errioxa epaiarekin gustura

Luxenburgok "opor fiskalen" inguruan erabakitakoarekin gustura agertu da Errioxako Gobernua.

2009ko irailaren 9an Luxenburgok emandako hiru epaietako baten kontra Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak jarritako kasazio-errekurtsoari erantzuten dio erabakiak, Errioxako Exekutiboak ohar batean adierazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea