Politika -
Udalen osaketa
Itun 'lotsagarriak' egitea egotzi die PSEk EAJ eta Bilduri
Jose Antonio Pastorrek iragarritakoaren arabera, Lanestosako bi zinegotzien aktak eskatuko ditu ezustean Bilduri babesa emateagatik.
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor Euskadiko sozialisten bozeramaileak eta Iñaki Arriola PSEren Gipuzkoako idazkari nagusiak "ardugabetasuneko itun lotsagarriak" egitea egotzi diete Bilduri eta EAJri, PSEri Alkatetzak kentzeko helburuz. Horren ondorioz, hemendik aste batzuetara izango den Gipuzkoako Foru Aldundiko osaketan EAJri babesa eskaintzea errefusatuko du PSEk.
BI buruzagiek egindako agerraldi banatan, Euskadiko udaletan gertatutakoa aztertu dute. Barakaldoko, Portugaleteko, Ermuako, Irungo, Eibarreko, Zumarragako, Behe Erriberako eta Iruña Okako Alkatetzak mantendu ditu PSEk. Berriz, Trapagako (Bizkaia) eta Lasarteko (Gipuzkoa) Alkatetzak galdu ditu, herrialde horietan bozen gehiengoa lortu arren. Trapagan, Bilduk EAJri eman dizkio bozak eta Lasarten, alderantzizkoa jazo da.
"Indar abertzaleen pilaketako ituna" sinatzea leporatu die Pastorrek Bilduri eta EAJri, "Euskadin sozialisten aurkako frontea sortzeko asmoz".
Lasarte, "bereziki larria" Pastorren iritziz, Lasarten egoera "bereziki larria" da. Pastorrek ETAk hil zituen Froilan Elexpe gogoratu du, udal horretako PSEko zinegotzia izan zena. Honen esanetan, "EAJk bere errespetu falta azaldu dio honi Lasarteko Alkatetza osatzeko Bilduri botoa emanez", adierazi du.
Lanestosak alderdiaren diziplina apurtu du
PSEk Lanestosako herriko zerrendetan zeuden aukeratutako bi zinegotzien akta eskatu du. Zinegotzi sozialistek Bilduko hautagaiari eman diote babesa.
Bizkaiko sozialisten idazkari nagusiaren hitzetan, zinegotziak PSEko zerrendan parte hartu zuten independenteak dira. Pastorrek bi zinegotzien jarrera salatu du, bakoitzak bere buruari botoa ematearen argibideak entzun ez dutela gaineratuz.
Kideak ez direnez, PSEk ezin ditu zigortu eta udaletan lortutako lekuari uko egitera ezin dituzte behartu.