Politika -

Popularren ekimena

PPk ETAren atentatuak gaitzesteko mozioa aurkeztuko du udaletxeetan

Basagoitik esan du ordezkaritza duten udal guztietan aurkeztuko dutela ekimena alderdi guztiek ETAren atentatuekiko duten "jarrera erakuts dezaten".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularrak ordezkaritza lortu duen udal guztietan ETAren "857 hilketak espresuki" gaitzesteko mozioa aurkeztuko du, alderdi guztiek duten "jarrera erakuts dezaten".

Antonio Basagoiti EAEko popularren presidenteak bere blogaren bitartez eman du ezagutzera ekimena. Bertan Bilduren alkatea "pairatzen" dutenei elkartasuna adierazi die, "atentatuak gaitzetsi ez dituzten jendea" direla adierazi du eta ez dutela "indarkeriaren kontra daudenik frogatu".

"ETAk eragindako izua eta mina ez daudela justifikatuta argi uztea nahitaezkoa dela uste dugu, eta ezin dela inolako saririk eman inor hiltzeagatik edo hiltzeari uzteagatik", adierazi du popularren ordezkariak.

Basagoitiren ustez, "zailtasunak ipini" behar zaizkie "oraindik terrorismotik bereizteko gai izan ez direnei eta hainbesteko minetik etekina lortzen jarraitzeko itxaropena dutenei".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea