Politika -
Jose Maria Lidon
Lidon magistratua omendu dute Bilboko Justizia Jauregian
Omenaldian lore eskaintza bat egin dute Jose Maria Lidon gogorarazten duen plakaren aurrean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
ETAk hildako Jose Maria Lidon magistratuari egindako omenaldian, haren familiak "egia eta justizia" aurkitzea espero duela adierazi du Justizia Auzitegi Nagusiko Juan Luis Ibarra presidenteak, eta ETAren krimenak "ez daitezela zigorrik gabe geratu" exijitu du.
Urtero magistratua gogoratzeko Justizia Auzitegi Nagusian egiten den omenaldian egin ditu adierazpen horiek Ibarrak. 2011ko azaroaren 7an hil zuen ETAk eta, lehen aldiz, ez dira haren familiakoak egon, Madrilen baitaude Lidonen ustezko hiltzaileen epaiketan (Garikoitz Aspiazu eta Asier Arzalluz).
Ekitaldian epailetzako eta esparru instituzionaleko hainbat kide izan dira, haien artean, Eusko Jaurlaritzako Josu Erkoreka bozeramailea; Jon Fernandez Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzako idazkari nagusia; Maria Jesus San Jose Justizia sailburua; Gobernu zentraleko Jesus Loza delegatua, eta Bizkaiko PPko Raquel Gonzalez presidentea.
Epailea gogorarazteko musika eta poesia tartekatu diren omenaldian, lore eskaintza bat egin dute Jose Maria Lidon gogorarazten duen plakaren aurrean.