Politika -

Gaitzespen mozioak

Jaurlaritzak alderdi eta erakunde guztiek ETA gaitzestea espero du

"ETAk oraindik jarraitzen" duela adierazi du Idoia Mendiak eta gizarte eragileei eta erakundeei "terrorismoari aurre egin eta ETAren amaiera lortzeko beharrezkoak diren pausoak" emateko eskatu die.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du "erakundeetan dauden alderdi guztiek ETAk ekintza terroristekin behin betiko amaitu" behar duela aintzakotzat hartzea espero duela.

ETAren 857 atentatuak gaitzesteko PPk udaletxeetan aurkeztuko duen mozioen inguruan galdetu diote Idoria Mendiari Gobernu bileraren ostean.

Jaurlaritzako bozeramaileak esan du "ETAk oraindik irauten" duela eta hori "ahaztu ezin daitekeen gauza" dela, horrexegatik gizarte eragile eta erakunde guztiei dei egin die "terrorismoaren aurka egin, ETAren amaiera lortu eta bakea behin betiko finkatzeko".

Era berean, Jaurlaritzak indar politiko eta erakunde guztiek ETAren kontra jarrera berdina izatea espero duela adierazi du Mendiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea