Politika -
Nafarroa
Nafarroako Parlamentuko Mahaian Bildu ez izatea eskatu du UPNk
UPNk eta PSNk akordio bat lortu dute. Horrela, UPNk Parlamentuko Presidentetza bereganatuko du eta sozialistek Presidenteordetza bat eta idazkaritza bat lortuko dituzte.
Erredakzioa
Nafarroako Parlamentuko Mahaian Bilduk ordezkaritzarik ez izateko alderdiek akordio bat lortu behar dutela adierazi du Carlos Garcia Adanero UPNko idazkari nagusiak.
Garcia Adanerok baieztatu duenez, UPNk eta PSNk akordio bat lortu dute. Horrela, UPNk Parlamentuko Presidentetza bereganatuko du eta sozialistek Presidenteordetza bat eta idazkaritza bat lortuko dituzte.
Mahaiko karguen banaketan Bilduk ordezkaririk ez lortzeko UPNren botoak eskaini ditu alderdiko idazkari nagusiak.
Horretarako, UPN, PSN, PPN eta Ezkerraren arteko adostasuna beharrezkoa dela azaldu du UPNko agintariak. Akordioa posible dela defendatu du, alderdien "borondatea" dagoelako.