Publizitatea
Itxi

2019/11/11

16:46

Politika

Euskara

Iruñeko Udalak euskararen ordenantza kendu eta 1997kora itzuli nahi du

agentziak | erredakzioa

EH Bildu buru zuen udal-gobernuak onartutako ordenantzak euskararen "inposaketa" desorekatua eragiten zuela uste du Alkatetza berriak.

  • Iruñeko udaletxea. Argazkia: Vicente Guinea

    Iruñeko udaletxea. Argazkia: Vicente Guinea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iruñeko Udalak aurreko agintaldian, maiatzean, onartu zuten euskararen ordenantza bertan behera utziko du, eta ordura arte indarrean zegoenera, 1997kora, itzuli nahi du, "hizkuntza-politika justua" ezartzeko eta "enplegu publikorako aukera berdintasuna bermatzeko".

Horixe adierazi dute Enrique Maya alkateak eta Maria Garcia-Barberena Kultura eta Berdintasun zinegotziak prentsaurreko batean, neurria legezkoa dela eta eremu mistoko baldintzak betetzen dituela azaldu aurretik.

Garcia-Barberenak jakinarazi du indarrean dagoen ordenantzako artikulu ia guztiak aldatuko dituztela 1997ko testura itzultzeko, eta azken horretan ere bi artikulu aldatuko dituztela gehitu du, elebitasunaren exijentzia kentzeko.

Udal Gobernuaren Batzordeak onartutako proiektuak ez du "administrazio arteko erabateko elebitasuna inposatzen, eta hizkuntza hartzailearen borondatearen arabera erabakiko da", Mayak azaldu duenez.

Era berean, "herritarrei euskaraz hitz egiteko eta hizkuntza horretan erantzuteko eskubidea bermatzen die" idatziz eta ahoz, baina "lanpostu ugari euskara menderatzen dutenentzat mugatu gabe". Alkateak gaineratu duenez, euskaldunei mugatutako plazak atera beharrean, euskaldunak diren erreferentziazko langileak ezarriko dira.

"Pertsona batek eskaera bat euskaraz eginez gero, euskaraz jasoko du erantzuna", baina ezingo du eskatu funtzionario jakin batek euskaraz erantzutea; izan ere, horrek "guztiek euskaraz hitz egiten jakitera behartzen du", eta hori ez du zuzen ikusten alkateak.

Udalaren iruditeriari ere eragingo dio proiektuak, eta aurrerantzean hartzaileen arabera erabakiko du informazioa elebitan jarri edo gaztelania hutsean. Gainera, iragarkien % 25 izango da gehienez elebiduna; aurreko arauak, aitzitik, iragarkien % 100a elebiduna izatea behartzen zuen.

Lanpostuak eskaintzen direnean ere ez da nahitaez euskararen balorazioa ezarriko eta, euskaldunei bideratutako lanpostuak egongo badira ere, ez da eskakizun orokorra izango eta Udalak erabakiko du zein postuk duen behar handiagoa eta zein maila.

Euskarazko profilik eskatzen ez duten deialdietan, euskara gainerako hizkuntzak baino % 25 gehiago baloratzeko aukera egongo da. Balorazio hori, baina, aukerakoa izango da, lanpostuaren ezaugarrien araberakoa, hain zuzen.

Udaleko taldeei proposamena helarazi diete, bihar bertan aurkeztuko baitute udal-batzordean. Ostegunean behin betiko onartzeko asmoa dago, baina Udalak onartu du agian proiektua atzeratu daitekeela, nahikoa babes lortzen ez badu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;