Politika -

Udal hauteskundeak

Leintz Gatzagako udalbatza osatuko duten bost zinegotziak aukeratu dituzte

Botoa ematera deituta zeuden 187 herritarretatik 122k eman zuten botoa; hau da, erroldaren % 62k. Leintz Gatzagako Hautesle Elkartea bakarrik aurkeztu da udal hauteskundeetara.

Pertsona bat, botoa ematen igandean. EiTBko bideo batetik ateratako argazkia
Pertsona bat, botoa ematen igandean.
Pertsona bat, botoa ematen igandean. EiTBko bideo batetik ateratako argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leintz Gatzagako herritarrek udalbatza osatuko duten bost zinegotziak aukeratu dituzte igandean, maiatzaren 26ko udal hauteskundeak egin eta sei hilabetera, orduan ez baitzen hautagairik aurkeztu. Hala, udal hauteskundeak azaroan egin behar izan dituen herri bakarra da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE).

Udalak jakitera eman dutenez, igandean botoa ematera deituta zeuden 187 herritarretatik 122k eman zuten botoa, hau da, erroldaren % 62k.

Leintz Gatzagako Hautesle Elkartea bakarrik aurkeztu da udal hauteskundeetara, eta hautagaiak adinaren arabera aurkeztu dira zerrendan: Eugenio Otsoa, Juanito Bengoa, Jon Sasiain, Garazi Orobengoa eta Beñat Agirreurreta.

Apirilaren 28an, Leintz Gatzagako hauteslekuan bi hautetsontzi jarri zituzten (foru hauteskundeetakoa eta Europako hauteskundeetakoa), ez baitzen 244 biztanleko udalerri txiki horren agintea hartzeko hautagairik aurkeztu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste barregarriak Politika Gipuzkoako albisteak EAE Alderdi politikoak berriak Eguneko albisteak Albisteak EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Debagoiena gaur