Politika -

PPren mozioaren alternatiba

Mehatxatuei elkartasuna adierazteko eskatuko dio PSE-EEk Bilduri

Horrez gain, Jose Antonio Pastor bozeramaile sozialistak iragarri duenez, zinegotzien segurtasuna bermatzea eta ETAren desagerpena eskatzea izango dira aurkeztuko dituen mozioen oinarriak.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak iragarri du mehatxatupean dauden zinegotziei elkartasuna adierazteko eta haien segurtasuna bermatzeko eskatuko diotela Bilduri. Horrez gain, ETAren desagerpena aldarrikatzea izango omen dira ziurrenik erakundeetan aurkeztuko duten mozioaren oinarriak, PPk aurkeztutako mozioen alternatiba izango direnak.

Hori horrela, "terrorismoarengandik urruntzen hasi diren horiei amaiera arte pausoak ematen jarraitzera" bultzatu nahi dituzte.

PSE-EEren Bilboko egoitzan emandako prentsaurreko batean Pastorrek azaldu duenez, hautesleek "terrorismoa amaitzeko" eman diote botoa Bilduri, "ez justifikatzen jarrai dezan".

Hori dela eta, legegintzaldiaren hasieran ikusi dituzten "jarrerak" azkenean "hutsalak" izango direla espero du eta "sinesgarritasuna ekintzekin" lortzeko eskatu dio Bilduri. Hala, "neurri zehatzak" hartzea eta "ETAren mehatxupean dauden zinegotziei elkartasuna adieraztea" eskatu dio.

Halaber, "Bilduko udal agintariek mehatxatutako pertsona horien segurtasuna mantentzeko konpromisoa" hartzea eskatu du. Gainera, "ETA desager dadin publikoki eska dezaten" ere galdegin die.

Hori izango da PSE-EE PPren mozioekiko prestatzen ari den "mozio alternatiboen" edukia. Mozio horiek instituzioei aurkeztuko dizkie eta ondorengoa izango dute helburu: "ETArekiko gaitzespena demokraten arteko batasuna lortzeko elementua izatea, zatiketarako elementu izan beharrean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea