Politika -

UPN-PSN

'Oposizio gogorra' egingo dio NaBaik Nafarroako Gobernuari

Zabaletaren hitzetan, UPNk eta PSNk sinatutako akordioak "nafarren aniztasuna gutxietsi egiten du".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroa Baik "aurrez aurreko oposizioa" egingo dio UPNren eta PSNren koalizio gobernuari. Patxi Zabaleta bozeramaileak esan du Nafarroako Gobernu berriak "zentzurik" ez daukala eta nafarren "borondate politikoaren aurka" doala.

Patxi Zabaletaren hitzetan, UPNk eta PSNk sinatutako akordioak "nafarren aniztasuna gutxietsi egiten du". Bere ustez, UPNren esanetara "erabat makurtu" egin dira sozialistak, koaliziog obernuaren itunean, arlo guztietan, "amore eman dutelako".

Nafarroa Baik, beraz, UPN-PSNren akordioa "errefusatu" egingo du, "nafarren aniztasunaren aurka doalako".

Alor ekonomikoan, krisiaren aurka proposatu dituzten ekimenen aurka agertu da Patxi Zabaleta: "ez dira eraginkorrak izango", adierazi du. "Plan" hitza gehienetan errepikatu dutela goraipatu du, "xehetasunik ez emateko modurik onena", bere ustez. Ongizateari buruz, politika horren onuradunen eskubideei buruz "hitzik ere" ez dutela aurkitu salatu du Nafarroa Baik. "Gauza bera Osasun sailean", gaineratu du. Kulturak jasoko duen tratamendua "bereziki larria" dela esan du Patxi Zabaletak eta euskarari emango diotena, berriz, "zorroztasunik gabekoa".

Hala ere, Gobernu honen aurrean oposizio "gogorra" egingo dutela agindu du Zabaletak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea