Politika -

Abenduaren 6a

Mugimendu errepublikanoak manifestazioa egin du Donostian 'III. Errepublikaren alde'

Dozenaka lagunek hartu dute parte Boulevard Zumarditik abiatu den martxan.

Bandera errepublikano bat paratu dute martxaren goiburuan. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Bandera errepublikano handi bat paratu dute manifestazioaren goiburuan.
Bandera errepublikano bat paratu dute martxaren goiburuan. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Mugimendu Errepublikanoak deituta, manifestazioa egin dute gaur, Espainiako Konstituzioaren egunean, Donostian "III. Errepublikaren alde'.

Goiburuan bandera errepublikano handi bat zegoela, 12:00etan abiatu da martxa Boulevard Zumarditik. Dozenaka lagunek hartu dute parte. 

Manifestariek ikurrinak eta Euskadiko Alderdi Komunistaren eta Ezker Anitzaren banderak eraman eta errepublikaren aldeko oihuak egin dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia IUren azken ordukoa Gipuzkoa EAE Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Ezker Anitza-IU