Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Urizarren arabera, Bilduk "beste era batera" bilatuko ditu irtenbideak

Pello Urizarrek adierazi du Rodolfo Ares Barne sailburuarekin telefonoz hitz egin dutela Andoaingo Udalean bizkartzainen inguruan hartutako erabakiaren ondorioz sortutako "krisia" konpontzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar EAko idazkari nagusiak eta Bildu koalizioko ordezkariaren esanetan, Bilduk "gauzak egiteko beste era bat du, konponbideak aurkitzeko formula desberdinak baitaude".

Koalizioa "sistemaren aurkakoa" dela esaten dutenei erantzunez adierazi duenez, "agian hori leporatzen digutenak dira sistema apurtzen ari direnak".

Radio Euskadin emandako elkarrizketan, Andoaingo Udalak bizkartzainen inguruan hartu duen erabakiaz ere mintzatu da Urizar. Koalizioko ordezkariak esan duenez, Rodolfo Ares Barne sailburuarekin hitz egin dute sortutako "krisia" konpontzeko ahaleginetan, eta Barne Saileko ordezkariekin biltzeko zain dagoela gaineratu du.

Bestalde, Bilduren hautagaia Gipuzkoako ahaldun nagusi izendatzen badute, lurraldea ez duela "izura edo Erdi Arora" eramango azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea