Politika -

EAEko 2020ko aurrekontuak

Podemos Euskadik 'gehiengo handiko abala' eman dio aurrekontu akordioari

Kontsultan parte hartu duten Podemos Euskadi alderdiko militanteen % 88,8k babestu dute Jaurlaritzarekin adostutako aurrekontu akordioa.

Yahcov Ruiz eta Cristina Macazaga gaur prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Yahcov Ruiz eta Cristina Macazaga Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak
Yahcov Ruiz eta Cristina Macazaga gaur prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemos Euskadiko militanteen % 88,8k babestu egin dute Lander Martinezek zuzentzen duen koalizioak Eusko Jaurlaritzarekin 2020ko aurrekontuak aurrera ateratzeko egindako ituna.

Yahcov Ruiz Podemos Euskadiko antolakuntza idazkariak eta Cristina Macazaga legebiltzarkideak prentsaurrekoa eman dute astearte eta asteazken bitartean egindako kontsulta telematikoaren emaitzen berri emateko. Bertan, era horretako kontsultetan parte hartzeko izena eman duten 5.557 militanteetako 2.896 lagunek parte hartu dute, hau da, % 52,1ek.

Hala, 2.541ek bozkatu dute "elkarrekin Podemosek lortutako hobekuntzak" jasotzen dituzten aurrekontuak abstentzioaren bidez aurrera ateratzearen alde (% 88,8), eta 319k aurka (% 11,15) . 36 boto zuri izan dira.

"Podemos Euskadiren oinarriek gehiengo handia eman diote, % 90 ingurukoa, ostiral honetan sinatu eta formalizatuko duten akordioari", Ruizek adierazi duenez.

Equo-Berdeak koalizioko beste kide bat ere abstenitu egingo da, Podemoseko zortzi kideekin batera, kontuak errazteko. Ezker Anitza, bi ordezkarirekin, akordio horretatik aldendu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EAEko Aurrekontuak