Politika -

Auzitegi Nazionala

Pedrazek 'errepresaliatuen aldeko' ekitaldiak baimendu ditu Hernanin

Hala ere, segurtasun indarrei ekitaldiak zaintzeko eskatu die Santiago Pedraz epaileak terrorismoa goratzen duten ekitaldirik egon ez dadin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Pedraz epaileak asteburu honetan Hernanin antolatu dituzten "errepresaliatuen eskubideen aldeko ekitaldiak" baimendu ditu. Hala ere, segurtasun indarrei ekitaldi horiek zaintzeko eskatu die terrorismoaren goratzerik egon ez dadin.

Dignidad y Justicia elkarteak eta Fiskaltzak ekitaldi hauek ETAko presoak "ohoratzen" dituztela esanez eskatutako debekuei entzungor egin die hala Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak.

Ekitaldi hauekin batera, "Euskal presoak etxera" lelopean manifestazioa zegoen deituta gaur arratsaldeko 19:30 aldera Hernanin, baina Herrizaingo Sailak debekatu egin zuen atzo "terrorismo ekintzak egin dituztenak goraipatu eta ondorioz, biktimei mespretxu" egin diezaioketela argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea