Politika -

Abisua

Zapatero eta Rubalcaba Bilduri: 'Legea osorik bete beharko duzue'

Zapaterok eta Rubalcabak esan dute ez daukatela espetxe politika eta terrorismoaren aurkako politika aldatzeko asmorik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearen hitzetan, ez zaio "bat ere" atsegin Bilbdu Donostiako udaletxean eta Gipuzkoako Foru Aldundian egoteak; halaber, erakundeetan "legea, osorik" bete beharko duela ohartarazi dio Bilduri.

Bruselan ospatutako Europako Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan egin ditu Zapaterok adierazpen horiek.

Halaber, Donostiako udaletxean eta Gipuzkoako Foru Aldundian gehiengoa ez duela gogorarazi dio Zapaterok Bilduri eta gainerako alderdiei gogoratu die arduraz jokatu beharko dutela.

Bestalde, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroaren hitzetan, "legea beteko" dute. Halaber, Rubalcabak esan du ez daukatela espetxe politika eta terrorismoaren aurkako politika aldatzeko asmorik, eta Bilbuk gehiengoa ez duela gogoratu du.

Ministroen Kontseilu osteko prentsaurrekoan Rubalcabak ez du erregearen argazkia Donostiako udaletxetik kendu izanari buruz hitz egin izan nahi. Juan Karlos Izagirrek (Bildu) Erregearen koadro bat kendu du bilkuren aretotik.

Rubalcabak azpimarratu du legea beteko dutela. "Gainean izango gara legea betetzeko", esan du; ildo horretan, Gobernua triangelu horretan mugituko dela esan du: legea betetzen dela zainduko dute, Bilduri gehiengoa ez dutela eta "ETAk indarkeria utzi arte" terrorismoaren politika ez dutela aldatuko gogoraraziko diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea