Politika -

Bizkaiko Batzar Nagusiak

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusi izendatuko dute berriro

Osoko bilkura hasi da Gernikako Batzar Etxean. Goizean bi hautagaiek hitz egingo dute, Jose Luis Bilbaok (EAJ) eta Zuriñe Gaintzak (Bildu). Bozketa arratsaldean izango da.

Herstura ekonomikoa babesteko aldaketak iragarri ditu Bilbaok

04:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Bilbao (EAJ) berriz aukeratuko dute gaur Bizkaiko ahaldun nagusi eta hirugarren legegintzaldia izango du Bizkaiko Diputazioaren zuzendaritzan.

Bizkaiko ahaldun nagusigaiak bi dira: Jose Luis Bilbao (EAJ) eta Zuriñe Gaintza (Bildu). Osoko bilkura 09:00ak inguruan hasi da Gernikako Batzar Etxean. Goizean bi hautagaiek hitz egingo dute, gehienez ordu eta erdiz, eta haien ostean lau talde foraletako ordezkarien txanda izango da. Amaieran, hautagaiak erantzuteko aukera izango dute. Arratsaldean jarraituko du eztabaidak eta bozketa iluntzean izango da.

Alderdien artean akordiorik izan ez denez, Jose Luis Bilbao bigarren bozketan aukeratuko dute diputatu nagusi, EAJren 22 batzarkideen botoekin, hots, gehiengo sinpelarekin. Bilduk 12 batzarkide ditu, PSEk 9 eta PPk 8.

Bozketa amaituta, Jose Luis Bilbaok Gernikako Arbolaren azpian egingo du karguaren zina.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea