Politika -
Eztabaida Radio Euskadin
'De Miguel auzian EAJ oker aritu da, Barcenasekin PPk egin zuen bezala'
Borja Semper Euskadiko PPko legebiltzarkidearen hitzetan, politikari ustelak egotea "saihestezina da", ez ordea "horiei oker erantzutea".
EUROPA PRESS | ERREDAKZIOA
Borja Semper Eusko Legebiltzarrean Euskadiko PPko bozeramailearen esanetan, De Miguel auziaren aurrean EAJk "oker erantzun du", PPk hainbatetan ere egin zuen bezala, Barcenas auzian esaterako, edo PSOEk "Andaluziako EEEren aurrean".
Radio Euskadiko eztabaida politikoan egindako adierazpenetan Semperrek adierazi duenez, ustelkeriak ez ditu "banderarik, alderdirik edota siglarik, bizitzaren arlo guztietan baitaude lotsagabeak, baita alderdi politikoetan ere".
De Miguel auziaren inguruan deitoratu duenez, "politikari ustelak egotea saihestezina da", ez ordea "horiei oker erantzutea", eta De Miguel auzian "oker aritu zen EAJ, iraganean PP nire alderdiak ere egin zuen bezala, esaterako Barcenas auzian, eta PSOEk ere Andaluziako EEEren aurrean".
EAJ
Zentzu honetan, Luis Javier Telleria EAJko legebiltzarkideak azpimarratu duenez, politikariak gizartearen parte dira, eta "ustelkeria dagoenean, horrek hautsak harrotzen ditu". "Baina ez dut etsiko, guztiz kontrakoa, ustelkeria elementu horiek desagertaratzeko indarrez lan egiteko bultzatuko nauelako horrek", esan du. Dena dela, Telleriaren iritzian, "ustelkeria oso txikia da politikarien artean, baita oro har gizartean ere".