Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Cuatrecasas (PSOE): 'Talde sozialista batuta dago, bide beretik goaz denok'

Inbestiduran 'ez' bozkatzeko mezuak jaso dituela azaldu du Juan Cuatrecasas Errioxako diputatu sozialistak: "Zure herriari traizioa egingo bazenio ondo egingo zenuke lo?" itaundu diote, besteak beste.

Juan Cuatrecasas, ETBko bideo batetik ateratako artxiboko argazki batean.
Juan Cuatrecasas, artxiboko argazki batean
Juan Cuatrecasas, ETBko bideo batetik ateratako artxiboko argazki batean.

Radio Euskadi | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan Sanchezen inbestiduraren bigarren bozketan 'ez' bozkatzeko mezu eta mehatxuak jaso dituela kontatu du Juan Cuatrecasas PSOEren Errioxako diputatuak Radio Euskadiri eskaini dion elkarrizketa batean. Besteak beste, honako mezu hau jaso du: "Zure herriari traizioa egingo bazenio ondo egingo zenuke lo?".

"Jazarpena, presioak eta mehatxuak jasan ditugu, zein zeinu politiko duten edota talde parlamentarioren batekin lotura ote duten ez dakigun pertsonen aldetik. Nire kasuan presioak izan dira, baina beste kasu batzuetan, hainbat kideri mehatxu larriagoak egin dizkiete. Ematen du modan jarri dela. Nik 50-60 bat mezu jaso ditut; beste batzuek, 300dik gora. Estatu demokratiko eta zuzenbidezko batean horrelakoak gertatzea oso tristea da", deitoratu du.

Cuatresasasek ez du salatzeko asmorik. Azaldu duenez, "nik behintzat ez dut ezer egingo. 12:00etatik aurrera egin beharrekoan dut burua. Talde parlamentarioak aztertuko du zer egin. Hedabideetan salatu beharra dago, amorru eta gorroto egoera agerian gera dadin. Jarrera horiek ez dira koherenteak gure demokrazian eta Zuzenbide Estatuan".

Mehatxuok PSOEren diputatuengan eragina izango ote duten galdetuta, Cuatrecasasek esan du ezetz. "Talde sozialista batuta dago, bide beretik goaz denok, Sanchezen alde", erantsi du. 

______________________

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PSOE Espainiako Gobernua Alderdi politikoak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak