Politika -

Europako Parlamentua

Puigdemont, Junqueras eta Comin Europako Parlamentuaren webgunean ageri dira

Eurodiputatu guztien izena jasotzen duen webgunearen atalean, haien izenak agertzen dira, Europako Parlamentuak astelehen honetan baldintza hori formalki aitortu ondoren.

Oriol Junqueras eurodiputatua. Argazkia: Europako Parlamentuko webgunea.
Oriol Junqueras eurodiputatua. Argazkia: Europako Parlamentuko webgunea.
Oriol Junqueras eurodiputatua. Argazkia: Europako Parlamentuko webgunea.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia, Oriol Junqueras Generalitateko presidenteorde eta ERCko buruzagi ohia eta Toni Comin kontseilari ohia eurodiputatu gisa agertzen dira dagoeneko Europako Parlamentuaren webgune ofizialean.

Eurodiputatu guztien izena jasotzen duen webgunearen atalean ageri dira horien izenak, Europako Parlamentuak urtarrilaren 6an, astelehenean, formalki aitortu ostean. Akta bere gain hartzeko behar diren legezko tramiteak osatzearen zain daude.

Puigdemonten eta Cominen profilean ez dira oraindik argazkiak agertzen, eta ez da zehazten zein alderditakoak diren; Junquerasen profilean, ordea, Europako Berdeen/Aliantza Librearen Taldeko kidea dela jasotzen da, eta haren argazkia ere badu.

Oriol Junqueras eurodiputado

Oriol Junqueras eurodiputatuaren atala Europako Parlamentuaren webgunean.

Antoni Comín eurodiputado

Antoni Comín eurodiputatuaren atala Europako Parlamentuaren webgunean.

Carles Puigdemont eurodiputado

Carles Puigdemont eurodiputatuaren atala Europako Parlamentuaren webgunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Europa Eguneko albisteak Albisteak Carles Puigdemont