Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
'Lehenago edo geroago Korta Sarien moduko ekitaldietan egongo gara'
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen esanetan, Udalak ez zuen jaso ekitaldian parte hartzeko inolako gonbidapenik.
Erredakzioa
Juan Karlos Izagirre (Bildu) Donostiako alkateak esan duenez, "lehenago edo beranduago Bildu -Jose Mari Korta sarien banaketa bezalako- ekitaldietara joango da. Sari banaketa aurreko asteazkenean izan zen, eta koalizioa ez zen bertan egon.
Korta Sariak banatzeko ekitaldian -ETAk orain 11 urte hil zuen enpresaburu gipuzkoarraren omenez- Patxi Lopez lehendakariak Bilduren ordezkariak ez egotea kritikatu zuen, eta azken honek erantzun zion ez zutela gonbidapenik jaso.
Radio Euskadin egindako elakrrizketa batean Izagirrek esan du, berak dakiela, Udalak ez duela sari-banaketara joateko gonbidapenik jaso, baina "lehenago edo beranduago Bildu horrelako ekitaldietan egon beharko da", gaineratu du.
Izagirreren arabera, koalizioaren ekintza gutziak "mikroskopioz" ikertzen dira eta, horregatik, ez du euren kontra has litekeen prosezu bati argudioak eman nahi.
"Gure asmoa ez zen legez kanpoko ezer egitea", esan du Donostiako Udaletik Espainiako bandera kentzeko aukeraren inguruan galdetuta, baina "ordezkatzen ez gaituzten sinboloak badaude", adierazi du.