Politika -
Prentsa ohar batean
Bildu: 'Gatazka konpontzea ez da alderdi bakar baten ardura'
Koalizio abertzaleak preso talde batek ateratako komunikatuari erantzun nahi izan dio. Komunikatu hartan, presoek "adiskidetzearen bidean aldebakarreko pausoak ematea" eskatu zioten Bilduri.
Erredakzioa
Bilduren ustez, gatazkaren konponbidea "ezin daiteke alderdi politiko bakar baten ardura izan, Euskal Herrian bizi garenon guztiona baizik". Horrez gain, konponbide horretan aurrera egiteko garaian elkarrizketaren alde agertu da, bai alderdien arteko elkarrizketa eta bai ETA eta Gobernuaren artekoa.
Komunikatu horren bitartez, ETAko zenbait presok egindako adierazpenei erantzun die koalizioak. Adierazpen horietan presoek "adiskidetzearen bidean aldebakarreko pausoak ematea" eskatu zioten Bilduri.
Bilduren hitzetan, bere "lehentasun nagusia" "urte askotako gatazkari behin betiko konponbidea" ematea da, "guztiok irabazle ateratzeko".
Gernikako akordioa
"Gatazka konpontzea ezin da Alberdi político bakar baten ardura izan, Euskal Herrian bizi garenon guztiona baizik", esan dute Bildukoek. Honen harian, konponbidearen oinarriak "Gernikako Akordioan" daudela gaineratu dute.
Bilduren ustez, "elkarrizketa da gatazka konpontzeko modu bakarra", eta elkarrizketan aritu behar direnak alderdi politikoak dira. "Elkarrizketaren bidez, Euskal Herriak erabakitzeko duen eskubidea eta herri bat osatzen duela onartu behar da".