Itxi

2020/01/21

10:39

Politika

Nafarroa

Akordioak "gizarte politiketan aurrerapausoak" ekarriko dituela txalotu du Ahal Duguk

Agentziak | Erredakzioa

Alderdi morearen ustez, elkar ulertze horrek Nafarroan "beste aukera fidagarri, erreal eta iraunkor bat posible dela erakusten du, eskuinak ezarri nahi duen inboluzio arriskutsuaren aurrean".

  • Mikel Buil, Ahal Duguk Nafarroako Parlamentuan duen bozeramailea.

    Mikel Buil, Ahal Duguk Nafarroako Parlamentuan duen bozeramailea. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

EH Bilduk eta Nafarroako Gobernuak 2020ko Aurrekontuen inguruan lortutako aurreakordioa txalotu du Ahal Dugu Nafarroak, "Foru Erkidegoko gizarte politiketan aurrerapausoak ekarriko dituelako".

Horrela adierazi du Mikel Buil talde parlamentario horren bozeramaileak ohar batean, izan ere, "indar aurrerakoien arteko elkar ulertze horrek Nafarroan beste aukera fidagarri, erreal eta iraunkor bat posible dela erakusten du, eskuinak Estatuan ez ezik, Nafarroan ere bere proposamen bakoitzean ezarri nahi duen inboluzio arriskutsuaren aurrean".

Testuinguru horretan, negoziazioetan parte hartu duten ordezkariak zoriondu ditu Ahal Duguk, eta "Nafarroako herritarrentzat garrantzitsuena den legea, alegia, Aurrekontu Orokorren Legea" aurrera ateratzea ahalbidetuko duen elkarrizketa txalotu du.

Alderdi moreak negoziazioen berri bazuen ere, akordioak egungo akordio programatikoaren bidea sendotu eta sakondu egingo duela nabarmendu du, eta, hori dela eta, "txalotu" egin behar dugu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;