Politika -

Pedro Sánchez

Hauteskunde Batzordeak 500 euroko isuna jarri dio Sanchezi

Hauteskunde Batzordearen arabera, Sanchezek "hauteskundeetan botere publiko orok errespetatu beharreko neutraltasun printzipioa" hautsi du.

Pedro Sánchez. Foto: EFE
Pedro Sánchez. Foto: EFE
Pedro Sánchez. Foto: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Hauteskunde Batzordeak 500 euroko isuna jarri dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, azaroaren 10eko hauteskundeen bezperan hauteskunde mezuak jaurti zituelako Moncloa jauregian. Batzordearen arabera, legeak jasotzen duen botere publikoen neutraltasun printzipioa hautsi du.

Urrian La Sextak Moncloa jauregiko bulegoan egindako elkarrizketan, "Sanchezek Hauteskunde Orokorren Lege Organikoko 153.1 artikuluan tipifikatutako araua hautsi zuen", adierazi du erakundeak ebazpenean.

Diziplina-prozedura irekitzea erabaki zuenean, Sanchezek egindako adierazpen batzuek "hauteskunde konnotazioak" zituztela adierazi zuen Hauteskunde Batzordeak, baina ez zuten hori zigortu, adierazpen askatasunak babesten zuela eta kaztariaren galderei erantzuten ari zela ondorioztatu baitzuten.

Gaitzetsi zutena baliabide publikoen bidez mezuak igortzea izan zen. Zehazki, elkarrizketa Moncloa jauregiko geletan egin zela nabarmendu zuten, eta, ondorioz, "gainerako hautagaientzat eskuragarri ez zegoen baliabide instituzionalen eszenografia" erabili zuela. Gainera, elkarrizketaren transkripzioa Moncloako web-orrialde ofizialean argitaratu zen.

Hauteskunde Legeko 50.2 artikuluaren arabera, Sanchezek hauteskundeetan botere publiko orok errespetatu beharreko neutraltasun printzipioa hautsi duela adierazi du Hauteskunde Batzordeak.

Espainiako Hauteskunde Batzordeak 2.200 euroko isuna jarri dio Celaari elektoralismoa egiteagatik Ministroen Kontseiluko prentsaurrekoetan

Hauteskunde Batzordeak 2.200 euroko isuna jartzea erabaki du Isabel Celaa Hezkuntza ministroari, azaroaren 10eko hauteskundeen bizperan Ministroen Kontseiluko prentsaurrekoetan mezu elektolaristak jaurtitzea leporatuta, botere publikoen neutraltasun printzipioa hautsiz.

Diziplina-prozedura PPk eskatuta ireki zen, Celaak Ministroen Kontseiluko prentsa-aretotik elektoralismoa egin zuela argudiatuz Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuak aurkeztean.

Bozeramaileak "labidean lortutako lorpenen adierazpen baloratiboak" egitea gaitzetsi du batzordeak, "konnotazio elektoralista argiarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak