Politika -
Polemika EBn
Erantzukizuna Llamasek bakarrik hartzea 'bidegabea' dela dio Aranak
EBko arduradun nagusiak ikerketa "sakona" eskatu du EAJrekin Araban izandako negoziazio "lotsagarrien" inguruan.
Erredakzioa
Europa Pressi egindako adierazpenetan, Arabako EBren botoen truke ustez eskatutako kargu eta gainontzeko prebenden ardura "pertsona bakar bati" ematea "bidezkoa" ez dela adierazi du, batez ere "negoziazio horretan beste pertsona batzuk ere parte hartu zutela" jakinda.
Honen harian, "gertatutakoaren inguruan ikerketa sakona egitea" "ezinbestekoa" dela argitu du, nahiz eta erabaki hori alderdiko zuzendaritzak hartu behar duen. Arabako negozioazioak "lotsagarriak" izan zirela gaineratu du Aranak.
Madrazo eta Llamas
EBko liderrak azpimarratutakoaren arabera, negoziazioan izan zirenen izen-abizenak "publikoak" dira. "Xabier Agirrek esan zuen inbestidura saioan: Javier Madrazo eta Serafin Llamas aipatu zituen; eta negoziazio horietan parte-hartze publikoa izan zuten Kontxi Bilbao eta David Lozano ere aipatu zituen", argudiatu du.
Bere ustez, EBren barruan egin beharreko" ikerketa sakon horrek" argitu egin behar du "Javier Madrazo eta Serafin Llamas alderdiaren atzetik negoziatzen ari zirena zenbateraino ezagutzen zuten Kontxik eta Davidek".