Politika -
Foru Aldundia
Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietako bost batzorde zuzenduko ditu
Koalizioak bost batzorde hartuko ditu, EAJk hiru eta PSEk bi. Aurretik sinatutako akordioaren arabera banatu dituzte Gipuzkoako batzordeak.
Erredakzioa
Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietako bost batzorde zuzenduko ditu, EAJk hiru eta PSEk bi, gaur Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez.
Iturri berdinen arabera, ezker abertzaleko independenteek, EAk eta Alternatibak osatutako koalizioak Batzar Nagusietako barne funtzionamendua arautuko duten lau batzordeak ere zuzenduko ditu.
Aurretik sinatutako akordioaren arabera banatu dituzte gaur batzorde ezberdinetako ardurak. Bozketan, hala ere, PPk abstentzioaren alde egin du. Gauzak horrela, Bilduk bost batzorde zuzenduko ditu: Ogasun eta Finantza batzordea; Foru Administrazioa eta Funtzio Publikoa; Ingurugiroa eta Lurralde Antolakuntza; Kultura, Gazteria eta Kirolak; eta Migrazio Politika eta Hiritarren parte-hartzeko batzordea.
EAJk hiru batzorde hartuko ditu: Gizarte-Politika, Berrikuntza, Turismoa eta Landa-Garapen batzordea eta Euskararen Erabilera eta Normalizazio Politika. Azkenik, PSEk bi batzorde zuzenduko ditu Gipuzkoan: Giza Eskubideak eta Berdintasuna eta Mugikortasun batzordea.