Politika -
Deialdia
Urkulluk agerraldia egingo du gaur arratsaldean komunikabideen aurrean
Lehendakariak arratsaldean iragar dezake EAEko hauteskundeen aurrerapena.
Agentziak | Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariak gaur arratsalderako deitu ditu komunikabideak Lehendakaritzan. Baliteke hauteskunde autonomikoen aurrerapena apirilaren 5erako iragartzea.
Agerraldia 16:00etan izango da, Gasteizko egoitzan, eta asteleheneko 12:30ean igorri diete kazetariei horren berri, edukiari buruzko xehetasun gehiago eman gabe. Urkulluk udazkenean egin beharko liratekeen hauteskundeak aurreratzeko erabakia jakinaraziko omen du bertan.
Lehendakariak berak joan den astean aitortu zuenez, legegintzaldia ez agortzea aukeratuz gero, lehen data apirilaren 5a izango zen.
Hala balitz, legezko epeak betetzeko, Eusko Legebiltzarra deitzeko eta desegiteko dekretua, beranduenez, bihar argitaratu beharko litzateke Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Jarraitu agerraldia zuzenean.