Politika -

EAEko PPren bilera

'Araba eta Gipuzkoatik kanpo gelditu da EAJ erradikalekin joateagatik'

EAEko PP Gasteizen bildu da Antonio Basagoitiren zuzendaritzapean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPko Zuzendaritza-batzordearen hitzetan, EAJ Arabako eta Gipuzkoako erakundeetatik kanpo gelditu da "erradikalen eskutik joan izanagatik". Araban jeltzaleen eta Bilduren arteko "itunaren porrota agerian gelditu da".

EAEko PPKo zuzendaritza Gasteizen bildu da gaur, Antonio Basagoiti EAEko popularren presidentearen gidaritzapean. Basagoitik hauteskundeetan Araban lortutako arrakasta azpimarratu du; izan ere, bertan Javier de Andres aldun nagusi eta Javier Maroto Gaseizko alkate izendatu dituzte.

PPk agiri batean jakinarazi duenez, hauteskundeetan iragarritako programa abian jarriko dute Gasteizko Udalen eta Arabako Foru Aldundian. Ildo horretan, enplegua mantentzea, bizitza publikoa onera ekartzea eta gizarte politikak bermatzea izango da popularren lehentasuna.

Aldun nagusiak iragarri duenez, gainerako alderdi politikoei akordioak eskainiko dizkie agente ekonomikoen konfiantza berreskuratzeko eta ekonomia sustatzeko.

Araban aurreko legealdian ustez izandako iruzurra hizpide izan du De Andresek. Hori dela eta, hemendik aurrera "zorroztasuna, gardentasuna eta gai publikoen kontrola" beharrezkoa dela esan du.

Dena den, Arabatik eta Gipuzkoatik kanpo gelditzearen arrazoia "erradikalen" eskutik joan izana izan da, PPren hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea