Politika -
Faisan auzia
Oyarzabal: Rubalcaba 'kolokan' dago, bere talde osoa susmopean izanda
ETBn egindako elkarrizketan, Justiziak "legea alde batera utzi eta terroristei lagundu zietenek egindako guztia argitu eta egia osoa atera dezala" espero duela esan du alderdi popularreko kideak.
Erredakzioa
Barne Ministerioko taldea Faisan auzian "susmopean" izanda, Alfredo Perez-Rubalcaba PSOEko hautagaia "kolokan" dagoela esan du Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko idazkari nagusiak.
ETBn egindako elkarrizketa batean, Oyarzabalek "erantzukizun guztiak aintzat hartu daitezela" eskatu du. Auzitegi Nazionalean Victor Garcia Hidalgo Poliziako zuzendari nagusi ohia, Jose Maria Ballesteros Arabako Informazio Taldeko inspektorea, eta Enrique Pamies Euskadiko Poliziako agintari nagusia epaituko dituzte Faisan auziagatik.
Justiziak "legea alde batera utzi eta terroristei lagundu zietenek egindako guztia argitu eta egia osoa atera dezala" espero duela esan du alderdi popularreko kideak, ustez akusatuek ETAren estortsio aparatuaren kontrako operazio baten berri eman zieten.
ETAren azken komunikatua
ETAren azken komunikatuari dagokionez, "Bildu agerian" utzi duela esan du, lortutako botoak "talde terroristaren garaipena" direla esatean. Horrek, Bildu "oso egoera txarrean" uzten du eta alderdipolitiko horren "identitatea" argi eta garbi uzten du.