Politika -

Bateragune auzia

Bateraguneko auzipetuak absolbitzea eskatu dute

Hainbat agente politiko eta sozialek (Lokarri, Alternatiba, EHNE, etab.) "epaiketa politikoen" amaiera aldarrikatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleko hainbat kolektibok, Lokarrik, Alternatibak, EHNEk, LABek eta beste batzuek Bateragune auziko zortzi auzipetuak absolbitzea eta "legez kanpo dauden alderdi politikoen legalizazioa" eskatu dute, bake eta normalkuntza politikoa lortzeko prozesuan aurrera egiteko.

Bilbon egindako agerraldian Bateragunen auzipetutako bi lagun egon dira, Rafa Diez Usabiaga LABen idazkari nagusi ohia (Fiskaltzak 10 urteko zigorra eskatzen du eta herri akusazioak 14) eta Txelui Moreno (fiskalak kendu egin zuen akusazioa eta Voces contra el Terrorismok 8 urtera jaitsi zuen kartzela-zigor eskaera).

Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusia, Oskar Matute Alternatibako bozeramailea eta EHNEko eta Lokarriko ordezkariak ere bertaratu dira.

Irakurri duten adierazpenean "epaiketa politikoak" eta "jarduera politikoa kriminalizatzeko botere judizialaren erabilera" amaitzea eskatu dute.

Hori horrela, "normalkuntza politiko eta demokratikorako prozesuan aurrera egiteko oinarrizko aldarrikapen" gisa aurkeztu dituzte Bateraguneko auzipetuen absoluzioa eta alderdi guztien legalizazioa.

EBk ere absoluzioa eskatu du

Mikel Arana EBren koordinatzaile nagusiak ohar bat igorri du auzipetu guztien absoluzioa exijitzeko, "akusazioek duten oinarri falta ikusita".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea