Politika -

Krisia Ezker Batuan

EBko sektore kritikoa ez da Presidentziako bilerara joango

Ezker Batuko kideen erdiak ez dira Exekutibaren bilerara joango gaur arratsaldean Aranaren aurkako sektore kritikoko hiru kide kanpoan utzi dituztelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Arana Ezker Batuko idazkari nagusiaren aurka dagoen sektore kritikoak jakinarazi duenez, EBko kideen erdia ez da Exekutibaren bilerara joango gaur arratsaldean, hiru kide kanpoan gelditu direlako.

Sektore kritikoaren hitzetan, ekainaren 3an Euskadiko Kontseilu Politikoak izendatutako Presidentziako hiru kide dira kanpoan utzi dituztenak.

Ildo horretan, “Arana soilik Euskadiko Kontseilu Politikoak eta aranistek deitutako bileretara” doala salatu dute; hori dela eta, gaur arratsaldeko bilera “EAEko Presidentziako bilera ez dela” esan dute, “zati baztertzaile” baten bilera baino.

Hauteskundeetan jasotako emaitza txarren ostean EBko Presidentzaiak deitzen duen lehen bilera da gaurkoa.

Sektore kritikoak “jazarpena, garbiketa eta sorgin-ehiza” leporatu dizkio Aranari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea