Politika -
Londresko epaitegietan
Gogeaskoetxeari sei delitu gehiago egotzi dizkiote Erresuma Batuan
Eneko Gogeaskoetxea ETAko ustezko kidearen aurkako atxiloketa euroagindu bat eman zuen Espainiak, zortzi delitu egotzita.
Erredakzioa
Eneko Gogeaskoetxea Arronategi ustezko ETAko kideari gaur formalki beste sei delitu egotzi dizkiote Erresuma Batuan, Espainiako agintariek bere estradizioa eskatzeko hainbat euroagindu eman ostean.
44 urteko ustezko ETAko kideak Londresko auzitegi batean deklaratu du gaur, Belmarsheko espetxetik bideokonferentzia bitartez. Saio horretan, gainera, blaiteke Espainiak agindutako estradizio eskaeraren epaiketaren inguruko nondik norakoak zehaztu izana, baina momentuz ez dira jakitera eman. Gogeaskoetxeari zortzi delitu leporatu dizkiote tartean, 1997. urtean Juan Carlos erregearen aurka huts egindako atentatu bat.
Ustezko ETAko kidea joan den uztailaren 7an Cambridgen atxilotu zuten. 1967ko apirilaren 29an Gernikan jaioa da Gogeaskoetxea. Azken urteetan emaztearekin eta alabekin Erresuma Batuan bizi zen, Cyril Macq identitate faltsuarekin. ETAren azpiegituran zuen erantzukizuna aztertzen ari da egun Espainiako Polizia. 2010eko otsailean Frantzian atxilotutako Ibon anaiarekin batera, arduradun lanak bete zituen ETAren barnean.